Arrazoi ezberdinengatik bai Katalunian bai Euskal Herrian garai bereziak bizi dira, “une historikotzat” definituak izan direnak. Euren herriak egiten ari diren bideaz gogoeta publikoa eginen dute bihar Sortuko buru Hasier Arraizek eta Kataluinako Candidatura d’Unitat Popularreko legebiltzarkide David Fernandezek.
Topaketako antolatzaileek biharkoa hitzaldia-eztabaida izatea nahi dute. Fermin Munarriz kazetariak gidatuko du saioa baina aretora biltzen direnak galderak egiteko aukera izanen dute. Eta antolatzaileek horretara gonbidatu dituzte sakandarrak: hitzaldira joan eta “ditugun gogoeta edo galderak konpartitzeko aprobetxatzea”.