Atzo izan zen Euskal Herriko torturaren aurkako eguna. Jardun hori salatzeko hainbat arlotako artistak bildu dira eta ikuskari bat prestatu dute. Antolatzaileek adierazi dutenez, “tortura eta biolentziarik gabeko herri batean bizi nahi dugu”. Igandean abeslariak, zirkua, arte plastikoak, dantzariak, eskalatzaileak , musikariak eta beste izanen dira.