A13 herri-ekimenak iyoteetan eskoziarrez mozorrotzeko deialdia egin du. Hori dela eta, Etxarri Aranazko Udalak Etxarriaranhazten parte-hartze dinamikatik bi ekitaldi antolatu ditu, Eskoziaren berri emateko. Alde batetik, asteazkenean, 20:00etan, Independentistak Sareak argitaratu duen Eskozia. Independentziara bidaia XXI. mendeko Europan liburuaren aurkezpena. Liburutegian hiru idazleak izanen dira: Robin McAlpine (eskoziarra), Xabier Solano (katalana) eta Txente Rekondo (euskalduna). Horrekin batera, udalak hilaren 23rako, Braveheart filmaren emanaldia iragarri du.