Andrekunde….

Nerea Martinez, Leire Beltza eta Silvia Marañon 2014ko ots. 19a, 08:01

Badira hainbat urte, ia galdua zegoen iyotetako ohitura bat berreskuratzen hasi zela herrian; aurretik ospatzen zen GIZAKUNDE, ANDREKUNDE, GARIKUNDE ETA ZALDUN IYOTE egunak, hain zuzen.

Kultur talde, kinto eta herritarrak izan ziren bultzatzaile, berriro ere, txatarrez jantzita, eske eta kantuz, kalera eta afaltzera animatu zirenak. Azken urtetan, familia batzutan afariak egiten jarraitu badira ere, testigua kintoek eraman dute eta aurten ostiraletan bilduko dira. Halere, horren harira, Emakume Batzordeak Andrekunde ostegunean indartzeko eta ospatzeko nahia zuen eta horretarako ikerkuntzara jo behar izan du, herriko zenbait emakumeri galdetuta. Hau da egun horri buruz atera duguna:


Etxarrin gerra zibilan aurretik ospatzen zan ohiture da hau. Garei hartan, karrike bakoitzeko andriek (antza danes gaztiek), amiñen buelodun gonak jarrita erdi mozorrotuik, atsalde partien elkartzen zien. Egurresko o burnisko makil puntadunek eskuten, eta barriyoko etxetatik pasatzen zien. Ateyen jo eta esaten zebien: “andrekunde da, emanko zerbeitt?”. Etxe bakoitzien ahal zebiena ematen zebien, txorizue (txerriye hil bazebien), gazta (artzeyek bazien), arrontzak, ogiye… eta suertie urai eskio, 4 onza txokolate! Hau dena bildu eta etxen batien prestatzen zebien, festa giruen jan eta kazulen ipurdiyek kolpatzen zittubien bittertien kanta eta dantza. Urten bates akordiona ta guzie… Hau dena Frankok debekatu ein zen. Bestalde, 1983. urtetik aurria, ginasia faten zien emakume taldiatzuk, afaye andrekunden etten hasi zien, ta beita juerga onak ein debei, urtetan.


Beraz, herriko emakumeak parte hartzera gonbidatzen ditugu. Datorren osteguna 20an, arratsaldeko 19:00etan plazan elkartuko gara eta elkartes elkarte ibiliko gara, musika, janaria eta kontuk kontatzen eta biltzen, horregatik, gonbidatuta zaude, animatu!!!