Etxarriarrak munduko txapeldunarekin

Guaixe 2014ko otsailaren 20a

Partida bukaeran munduko txapeldunarekin argazkia atera zuten.
Etxarriko Gure Pilotako palistak Munduko Pala Txapelketako finala ikusten izan ziren

Berriki Palako Munduko txapelketaren finala jokatu zen larunbatean Bilboko Bizkaia frontoian. Etxarriko Nesken Pala Eskolak autobusa antolatu zuen finalera joateko eta han izan zen Sakanako ordezkaritza zabal bat. Finalean Pablo Fusto argentinarra izan zen txapelduna, bere laugarren txapela jantziz. Buenos Aireseko aurrelaria egungo palista onena da, eta hala erakutsi zuen Bilbon, Xabier Ibargarai nafarrari 10-5, 10-3 eta 10-4 irabazita.