Etxarrin, Triku-traila prestatzen

Guaixe 2014ko otsailaren 25a

Igandean Trikutrail ibilbidea egin zuten. Argazkia: Iban Verdugo, Trikutrail.
Ekainaren 29an jokatuko da I. Trikutrail mendi lasterketa, Etxarri Aranatzen

Ekainaren 29an mendi lasterketa berria izango dugu Sakanan: I. Triku-Trail lasterketa. Etxarri Aranatzen jokatuko da, 21 km izango ditu eta 1.400 metroko desnibel positiboa. Proba Nafarroako Mendi Lasterketen Zirkuiturako baliagarria izango da eta Etxarri Aranazko mendi lasterketetako zaletu batzuk antolatu dute. Ibilbidea eta beste kontsultatzeko facebookera sar daiteke (Trikutrail).

Asteburuan I. Trikutrail topaketa egin zuten, probaren ibilbidea ezagutu eta egun pasa ederra egiteko.