Artieda Santa Monican

Guaixe 2014ko otsailaren 28a

Maite Artieda Barroso zinema ekoizle etxarriarra bihar AEBko Santa Monican egonen da, Film Independent Spirit Awards sarien banaketan. New Yorkeko Lucy Mulloy zinemagilearen Una noche filmarekin zuzendari berri onenaren eta edizio onenaren sarietarako izendatuta daude. AEB, Kuba eta Erresuma Batuan egin da.

Film horren ekoizleen artean dago Artieda. Zinta 2012ko Berlinale jaialdian mustu zuten eta harrera ona izan zuen. Urte bereko maiatzean 3 sari eskuratu zituen Tribecako zinema jaialdian, New Yorken: zuzendari hasberri onenarena, gizonezko aktore onenarena eta fotografia onenarena.

Una noche
Filmak Elioren eta Raulen istorioa kontatzen du. Biek amets bera dute: 90 miliara dagoen askatasuna. Raulek Eliori laguntza eskatuko dio Miamira ihes egiteko. Maite Artiedaren esanetan, “filmak dokumental baten antza du. Familiek Kuban bizi duten egoera kontatzen da”.