Denetarik Zorri Azokan

Guaixe 2014ko martxoaren 7a

Gaur, 17:00etatik 21:00etara etxe handiko estalopean

Sakanako ekoizle, artisau eta artistak euren mahaiak jarriko dituzte gaur Etxarriko estalopean, Zorri Azoka merkatu sozialean. Arratsalde eta gau partean pasatzen direnek fruitu eta barazki ekologikoak, bitxikeriak, bertako produktuak, margolanak eta beste opatuko dituzte. Ekoizleekin zuzenean hitz egiteko eta galdetzeko aukera izanen du, beste behin, bisitariak.  

Trukerako tartea ere izanen da,  horretarako propio mahaiak jarriko baitira. 19:00etatik 20:00etara izanen da. Antolakuntzak, gainera, liburu eta ipuinak eraman eta trukatzera gonbidatu ditu sakandarrak. Aldi berean, iragarri du azoka sozialaren zortzigarren edizio honetan Amai Taldeko Kattalinzuri ipuin kontalariak adin guztiendako saioa eskainiko duela.