Hirigintza Planeko aldaketak jendaurrean aurkeztuko ditu udalak

Guaixe 2014ko martxoaren 12a

Gaur, 19:00etan, kultur etxean

Pasa den urteko apirilean Etxarri Aranazko hirigintza eredua modu parte-hartzaile baten bidez zehazteko prozesua abiatu zuen udalak. Hainbat etxarriar izan dira Hirigintza Planaren aldaketa dinamikan parte hartu dutenak udalak banatutako inkesta erantzunez, antolatu zen tailerrean parte hartuz edo batzordean arituz.

Gaurko deitu den batzarrean Etxarri Aranazko Udalak Hirigintza Planean egindako aldaketak aurkeztuko ditu. Ekarpenak jaso ondoren, udalak aldaketak bilkuran onartuko ditu.