Ostiralean Nafarroako Trinkete Txapelketako emakumezkoen paleta goma txapelketako senior mailako finala jokatu zen Mendillorrin. Oberenako bi bikoek jokatu zuten finala: Judith Etxarri-Rebeka Kontin eta Yanira Aristorena-Haizea Zamora. Etxarrik eta Kontinek irabazi zieten Aristorena etxarriarrari eta Zamorari, 30-22. Hortaz, Aristorena eta Zamora txapeldunordeak ditugu. Zorionak guztiei.