Larunbatean 27. Nafar Kirol Jolasen emakumezkoen paleta gomako finalak jokatu ziren Labriten. Etxarri Aranazko Gure Pilota taldeko palistak jokatutako final guztietarako sailkatu ziren, eta jokatutako 4 finaletatik hirutan gailendu ziren etxarriarrak. Primerako lana egiten ari dira Etxarrin, eta fruituak jasotzen ari dira. Zorionak guztiei!
Finalak
Kimuak: Otxoa-Bergera (Gure Pilota) 18 – Lasa-Erdozia (Gure Pilota) 15
Haurrak: Gomez-Igoa (Gure Pilota) 25 – Saragüeta-Erro (Auñamendi) 21
Kadeteak: Atxa-Mendinueta (Gure Pilota) 25 – Jaka-Parot (Gure Pilota) 23
Jubenilak: Murillo-Lusarreta (Oberena) 25 – Ansotegi-Lasa (Gure Pilota 15