Asmo horrekin tailerra antolatu dute Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) eta Euskal Herrian Euskarazek (EHE). Euskara nagusi den espazioa da arnasgunea, eguneroko bizitzan euskara naturaltasunez erabiltzen den gunea. Familia, ikastetxea, lantokia, herria… euskararen arnasgunea edozein izan daiteke.
UEMAk eta EHEk antolatutako tailerrean arnasguneen garrantziaz, hedatzeko oztopoez eta horiei aurre egiteko urratsez hausnartuko dute. Bihar 17 pertsona bilduko dira Etxarri Aranazko kultur etxean, 10:00etatik 12:00etara eta heldu den ostiralean 18:00etatik 20:00etara.