Ulayarrek aitaren hilketa liburuan jaso du

Guaixe 2014ko martxoaren 17a

Ostiralean aurkeztu zuen Salvador Ulayar Mundiñano Morir para contarlo (Sahats, 2014) liburua. Bere aita Jesus Ulayar Liziagaren hilketaren lekuko izan zen 13 urterekin eta argitalpenarekin “gertatutakoaren akta” jaso nahi izan du Ulayarrek, baita familiak bizi izandakoa ere. “Hau egin zioten nire aitari eta nire herriari. Oinazea adierazi beharra nuen” esan du idazleak Diario de Navarran. Elkarrizketa berean adierazi duenez, hamar urte behar izan ditu liburua idazteko; “guztia atera beharra nuen”, baina idazketa prozesua oso mingarria izan zela gaineratu du.