Argindar garestitzearen kontra

Guaixe 2014ko martxoaren 17a

Mezu hori eraman dute Saoia, Nafarroako jubilatuen elkarteko kideek Irurtzun, Altsasu eta Etxarri Aranazko azoketara. Azkena pasa den astelehenean Etxarri Aranatzen izan zen. 32 jubilatuk argindar fakturaren igoerak haien eros ahalmenean eragin zuzena zuela salatu zuten. Azokako kontzentrazioaren ondoren, kultur etxean Xabier Aiestaranek argindar enpresen eta sistemari buruzko argibideak eman zizkien.