Jose Javier Maiza ongi Donostia-Hondarribi lasterketan

Guaixe 2014ko martxoaren 25a

Etxarriarra 36.a sailkatu zen

533 korrikalarik osatu zuten IV. Donostia-Hondarribi Talaia Bidea mendi lasterketa (30,8 km). Jokin Lizeaga izan zen azkarrena (2:11:29). Jose Javier Maiza etxarriarrak lan ederra egin zuen eta 36.a sailkatu zen (2:39:25).