Jon Etxabe Garitazelaiak Zamorako landan izenburuko liburua argitaratu du Intxorta 1937 kultur elkartearekin. Elizak eta Frankismoak hitzartutako apaizendako Zamorako Konkordatuko Kartzelan egon zen Etxabe 1968tik 1976ra arte eta liburuan bere oroitzapen eta iritziak jasotzen ditu. Argitaratzaileek esan dutenez, “liburuak “ate bat gehiago izan nahi du, ahaztuen eta axolagabetasunaren hormak apurtzeko eta Memoria Historikoa ezagutu eta bilatzen laguntzeko”.
Astearteko aurkezpenean Etxaberekin batera Jesus Gutierrez Arosa historiagilea eta Xabier Amuriza bertsolariak parte hartuko dute. Etxarri Aranatzen ere aurkezpena eginen duela iragarri du egileak.