Udalari harremanak euskaraz izateko eskatzen hasi dira

Guaixe 2014ko apirilaren 4a

Euskal Herrian Euskaraz-ek (EHE) sustatu duen udalak eta biok euskaraz dinamikaren barruan, aurreko larunbatean 35 etxarriarrek udalarekin harreman guztiak euskaraz nahi dituztela sinatu zuten. Atzetik eskaera gehiago etorriko direla azaldu dute EHEtik, izan ere, herriko hainbat tokitan kutxak jarri dituzte etxarriarrek eskaera-orria sinatu, han sartu eta gero EHEko kideen bidez udalera eramateko. Hala, udalarekin batera Etxarri euskalduna eraikitzeko pausuak eman nahi dituzte.

Larunbatean Euskaraz Bizi Egun Txikiaren barruan jaso zituen EHEk sinadurak. Arratsaldean, plazan, herriko zenbait eragileren parte hartzearekin garatu zen egitaraua. Gaztetxeko gazteen eta buruhandien bertsoak izan ziren. Euskara kartzelan informazio panelak irakurtzeko aukera izan zen, baita hizkuntzaren seximoaren inguruko esku-orriak ere. Herriko bertsolarien bertsoak tabernetan entzungai izan ziren eta auzatea ere ez zen falta izan.

Deia
EHEk bihar Gasteizen ez gara espaloitik jaitsiko lelopean ospatuko den Euskaraz Bizi egunean parte hartzeko gonbitea luzatu du.