Hileko aurreneko ostiralero moduan Zorri Azoka, azoka soziala izanen da gaur arratsaldean Etxarri Aranazko estalopean. Handik pasatzen denak barazki ekologikoak, erakundeen informazioa zabaltzeko gunea, elkartasun gunea, bertako produktuak, truke gunea (19:00etatik 20:00etara), artisautza, artea, bigarren eskuko gauzak eta musika opatuko ditu.
Hilero moduan gonbidatu bat izanen da Zorri Azokan. Oraingoan artisau zapatari bat lanean ikusteko aukera izanen da. Antolatzaileek sakandarrak ipuin eta liburuak eramatera eta trukatzera gonbidatu dituzte. Gainera, azoka sozialeko produktuen zozketa izanen dela ere iragarri dute.