Artiedak ekoiztutako filma gaur mustuko da estatuan

Guaixe 2014ko apirilaren 4a

Una noche filma estatuko zazpi zinemetan emanen dute.

Maite Artieda Barroso zinema ekoizle etxarriarrak New Yorkeko Lucy Mulloy zinemagilearen Una noche filmarekin zuzendariaren filmaren ekoizpenean parte hartu zuen. Gaurtik aurrera Iruña (Golem-Yamaguchi), Bartzelona, Madril, Logroño, Sevilla, Bilbo eta Kanariar Uharteetan izanen da ikusgai.

Filmak Elioren eta Raulen istorioa kontatzen du. Biek amets bera dute: 90 miliara dagoen askatasuna. Raulek Eliori laguntza eskatuko dio Miamira ihes egiteko. Dokumental baten antza filmak eta familiek Kuban bizi duten egoera islatzen du.

Zinta 2012ko Berlinale jaialdian mustu zuten eta harrera ona izan zuen. Tribeca, Fort Lauderlade, India, Deauville, Brasilia, Atenas, Estocolmo eta Oaxacako jaialdietan 11 sari eskuratu ditu. Alemanian Frantzian eta AEBn ere mustu dute filma.