Finalerdietako 3. jardunaldia
Olaizola II.a-Aretxabaleta / Urrutikoetxea-Beroiz (larunbatean Iruñean. NITRO)
Irujo-Barriola / Xala-Zubieta (igandean Bilbon. ETB1)
Aimar Olaizolak eta Aitor Aretxabaletak Binakako finalerako txartela lortu dute, igandean Donostiako Atano III.ean Yves Xala eta Aitor Zubietaren gainetik pasa ondoren. Asegarcekoek 22-3 irabazi zieten Aspekoei, di-da batean. Goizuetarrak bere 6. Finala jokatuko du; 21 urteko Aretxabaletak, aldiz, lehenengoa.
Xalak eta Zubietak deseroso jokatu zuten. Donostiako Atano III.ean ez zuten bere tokia aurkitzen. Zergatik? Aimar Olaizolarengatik. Nahiz eta lehendabiziko tantoak txapara jo, Xala eta Zubietaren alde, Goizuetako aurrelaria hasieratik hasi zen agintzen eta tantoa bata bestearen atzetik pilatzen hasi ziren Asegarcekoak, takada batean 17 tantoko partziala lortuz. Xalak eta Zubietak ezin izan zioten egoerari buelta eman.
Olaizola eta Aretxabaletak primeran elkar ulertu zuten, eta goizuetarrak pilota asko kendu zizkion bere atzelariari. Errematean bikain aritu zen Olaizola. Aldiz, igandekoa ez zen Xalaren eta Aitor Zubietaren eguna izan eta 22-3 galdu zuten.
Beste finalistak: Xala-Zubieta edo Irujo-Barriola
Olaizola-Aretxabaletaren kontra finala nork jokatuko duen da erabakitzeko doan. Urrutikoetxeak eta Beroizek orain arte jokatutako bi partidak galdu dituztenez, finaletatik kanpo daude. Hortaz, atentzioa Xala-Zubietak eta Irujo-Barriolak igandean Bilbon jokatutako partidan egongo da. Partida horretako garailea sailkatuko da finalerako. Finalean egotea dute jokoan bi bikoak eta hil ala biziko partida izanen da. Ea Xalak eta Zubietak beste final bat jokatzeko aukera duten.