Juan Martinez de Irujok eta Abel Barriolak igandean zuten jokatzekoa Binakako finalerdiko ligaxkako hirugarren partida, Yves Xala eta Aitor Zubieta pilotarien kontra. Partida erabakigarria da, irabazleak Aimar Olaizolaren eta Andoni Aretxabaletaren kontra jokatuko baitute finala. Baina Irujok arazoak ditu eskuetan eta finalerdia atzeratzea eskatu du. Enpresen Ligak atzerapena onartu dio eta igande honetan jokatu beharrean, apribilaren 21ean, astelehenean, Aste Santuko azken festa egunean jokatuko da finalerdia.
Hortaz, lau pilotariek bi aste izango dituzte finalerdia prestatzeko.