Errausketaren gaitzespena seinaleetan ikusgai

Guaixe 2014ko apirilaren 8a

Udalerri honek errausketa gaitzesten du. Testu hori duten hiru seinale daude Etxarri Aranazko hiru sarreretan: Gipuzkoakoan, Burundakoan eta Ergoienakoan. Etxarri Aranazko Udalak bilkuran onartuari segituz jarri ditu hiru seinale horiek. Ilbeltzean gauza bera egin zuen Bakaikuko Udalak.