Pasa den asteburuan jarri zen martxan XIV. Torrelavegako (Kantabria) erlijio-musika zikloa. Solvay Ensemble Ganbera abesbatza eta Valladolideko Unibertsitateko abesbatzen emanaldien ondoren gaur herriko abesbatzak kantatuko du eta zikloa ixteko Etxarri Aranazko abesbatza izanen da kantuan.
Etxarriarrek biharko emanaldirako Europa iparralde eta ekialdeko eliza-musikan oinarritzen den errepertorioa prestatu dute. XIX. eta XX. mendeetako obrek osatzen dute Etxarri Aranazko abesbatzaren programa. Europako ipar-ekialdera bidaian musika sakroa izanen da nagusi, baina herrialde bateko eta besteko folk ukituak ere izanen dira. Musika bidaian pasako dituzten herriak eta zuzendariak honakoak dira: Suediako Otton Olson, Norvegiako Edvard Grieg eta Trond Kverno, Errusiako Sergéi Rajmáninov, Hungriako György Deák-Bárdos eta Lajos Bárdos anaiak, Lituaniako Vytautas Miskinis, Poloniako Henryk Mikolaj Górecki eta Txekiar Errepublikako Zdenek Lukás.
Programa
Obra Egilea
Salmo XCC (1919) Otto Olson (1879 – 1964)
Ave, Maris stella (1893) Edvard Grieg (1843 – 1907)
De misa de vísperas, Opus 37 (1915) Sergéi Rajmáninov (1873 – 1943)
VI. Bogorodishche Devo, raduysya. Ave Maria
VII. Shestopsalmiye, Gloria a Dios
Eli! Eli! (1928) György Deák-Bárdos (1905 - 1991)
Libera me (1933) Lajos Bárdos (1899 – 1986)
Gloria patri (1990) Vytautas Miskinis (1954)
Totus tuus (1987) Henryk Mikolaj Górecki (1933 – 2010)
Ave, maris stella (1976) Trond Kverno (1945)
Missa brevis (1982) Zdenek Lukás (1928- 2007)
I . Kyrie
II. Gloria
III. Sanctus
IV. Benedictus
V. Agnus Dei