Sakandarrak bigarren Saharari kantari lehiaketan

Guaixe 2014ko apirilaren 15a

Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren Arabako lagunen elkarteak pasa den urtean estreinakoz antolatu zuen Saharari Kantari kantu lehiaketa. Pello Reparazek irabazi zuen orduan. Aurten, berriz, lehiaketara aurkeztutako 17 proposamenen artean epaimahaiarendako onena Iker Laurobaren Sahara abestia izan da. Epaileek bigarren saria eman diote Harea eta itsasoa kantuari. Haren sorkuntzan Lur Larraza eta Luis Kintana etxarriarrek parte hartu dute, Izara Petik taldea osatuz. Eta azken hori bezala Venddettako kide diren Ruben Anton eta Enrique Rubinos ere aritu dira sorkuntzan.

Lehiaketaren lana eta arrakasta ospatzeko maiatzaren 24an Gasteizko Jimmy Jazz aretoan kontzertua izanen da. Lehiaketako irabazleaz aparte, Vendetta taldeak joko du.