Xala-Zubietak eta Irujo-Barriolak gaur aukeratuko dute materiala

Guaixe 2014ko apirilaren 17a

Laukoteak Binakako hasierako ligaxkan jokatutako partidetako bat.
Gaur, 11:30ean, Bilbon

Gaur, Ostegun Santuan, goizeko 11:30ean eginen dute astelehenean jokatuko duten finalerdirako material aukeraketa Xala-Zubietak eta Irujo-Barriolak, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.

Izan ere, Binakako Txapelketan Aimar Olaizolaren eta Andoni Aretxabaletaren kontra finala nork jokatuko duen dago erabakitzeko. Xala-Zubietak eta Irujo-Barriolak astelehen arratsaldean Bilboko Bizkaia pilotalekuan (ETB1) jokatuko duten partida irabazten duen bikoak lortuko du finalerako txartel preziatua. Partida erabakiorra izango da eta, esan bezala, gaur aukeratuko dituzte pilotak.