Euskal presoen Euskal Herriratzea eskatzeko Elkartasun Eguna antolatu dute apirileko azken larunbaterako. Goizeko 11:00etatik aurrera haurrendako puzgarriak eta animazioa izanen dira. 12:30ean harri probak iragarri dituzte. 14:30ean herri bazkaria izanen dira eta txartelak ohiko tokitan jarri dituzte eskuragarri. 17:30ean Batukada izanen da herrian barna. Presoen herriratzea eskatzeko manifestazioa izanen da 20:00etan. Hura bukatutakoan eta ordu txikiak arte Garilak 26 taldearekin dantzaldia izanen da. Tartean, zezensuzkoa aterako da. Egunean zehar dantzariak, zanpantzarrak, taloak, txoznak eta beste izanen direla iragarri dute.