Zubieta, finalik gabe

Guaixe 2014ko apirilaren 28a

Irujo-Barriolak eta Olaizola-Aretxabaletak jokatuko dute Binakako finala. Xala-Zubieta kanpoan geratu ziren, Irujo-Barriolaren kontra 22-8 galdu eta gero

Ezingo da izan. Xala eta Aitor Zubieta ez ditugu Binakako finalean ikusiko. Irujo eta Barriolaren kontrako finalerdian 22-8 galdu zuten Xalak eta Zubietak eta finaletik kanpo geratu ziren.

Hasieran parez pare aritu ziren bi bikoak, eta hiruna ere berdindu zuten. Baina hortik aurrera 9 tanto jarraian egin zituzten Irujok eta Barriolak, partida euren alde jarriz. Nahiz eta Zubietak jo luzeagoa izan, Barriola Zubieta baino gehiago izan zen eta ezker eskua guztiz osatu gabe duen Irujo babestu zuen. Xalak eta astean zehar sukarrarekin ibili zen Zubietak ez zuten bere eguna izan eta azkenean 22-8 galdu zuten. “Aukera polita galdu dugu. Beraiek oso ongi lan egin dute. Barriola ongi ibili da atzean eta Irujok tantoa bukatzeko itxaroten jakin du. Partida gogorra izan da, markagailuak islatzen duena baino borrokatuago eta borrokatu dugu” adierazi zuen partida bukaeran Aitor Zubietak.