Hileko aurreneko ostiralari hutsik egin gabe, gaur Etxarri Aranatzeko Zorri Azoka, merkatu soziala hartuko du. Han bilduko da Sakanako makina bat ekoizle, artisau eta artisten eskaintza, besteak beste: fruitu eta barazki ekologikoak, bitxikeriak, bertako produktuak edo margolanak. Ekoizleekin zuzenean hitz egiteko aukera ere izanen da, jakina. Ohi denez, 19:00etatik 20:00etara, trukerako tartea ere izanen da. Gainera, 19:30ean, Zorri Azokako zarea zozketatuko da.