Olasagarreren lanaz hizketatzen

Guaixe 2014ko maiatzaren 8a

Gaur, 19:00etan Etxarri Aranazko liburutegian

Bi hilean behingo hitzorduari segituz, gaur elkartuko dira Etxarriko irakurle taldeko kideak. Hitzordu berrian Juanjo Olasagarreren Ezinezko maletak liburuaz ariko dira. Aingeru Mikeok dinamizatuta, arbizuarraren eleberriaren inguruan hizketatu dira. 13 pertsonek eman zuten izena taldea abiaraztean, baina saio bakoitzera joateko izena eman daiteke. Horretarako Victoriano Huizi udal liburutegitik pasatzea besterik ez da egin behar. Azken saioa garagarrilaren 26an izanen da.