Etxarri Aranazko abesbatzaren udaberriko kontzertua

Guaixe 2014ko maiatzaren 9a

Igandean, 19:00etan Etxarri Aranazko elizan.

Bi atal berezitu izanen ditu etzi Etxarri Aranazko abesbatzak eskainiko duen kontzertuak. Lehenik, Europa ekialdeko eliza-musika eskainiko du abesbatzak. Horretarako, Hungaria, Lituania, Polonia eta Txekiar Errepublikako XX. mendeko konposatzaileen obrak ekarriko dituzte.

Bigarren atalerako, berriz, erlijio kutsurik ez duten makina bat jatorriko kantuen bilduma prestatu du Etxarri Aranazko abesbatzak. AEBko eta Kolonbiako herri-kantuekin batera, Elberdin, Busto eta Salaberri euskal konposatzaileen obrak izanen dira. Baita pasa den udan San Vicente de la Barquerako lehiaketan abesbatzari saria eman zion Alejandro Yagüeren Dos olas ere.

Egitaraua
1. Missa brevis     Zdenek Lukás
I – Kyrie
       II- Gloria
       III – Sanctus
       IV – Benedictus
       V – Agnus Dei    
2. Eli! Eli!         György Deák-Bárdos
3. Gloria patri        Vytautas Miškinis
4. Totus tus        Henryk Mikolaj Górecki
5. Segalariak         Josu Elberdin
6. Dos olas        Alejandro Yagüe
7. A tu lado        J. Busto
8. Mendirik mendi    S. Salaberri
9. Shennandoah     James Erb
10. El mochilon     E. Correaren moldaketa
11. Izar ederrak     Josu Elberdin