Jubenilen 2. mailako liga irabazi ondoren, lehen mailara igotzeko fasea jokatzen ari da Etxarri Aranatz. Larunbatean 0-1 irabazi zion Agoitzek Etxarriri San Donato zelaian. Asteburu honetan Etxarri Aranatzek Agoitz izango du atzera ere aurkari, Agoitzen.
Erregionaleko Kopa
Asteburuan Erregional Mailako Kopa hasiko da. Hasierako kanporaketan, Lagun Artea B-k Aurrera Liedena izango du aurkari. Irabazleak Huracanen kontra jokatu beharko du. Iruntxikiren kontra jokatuko du Etxarri Aranatzek, eta irabazleak Lagunak taldea izanen du zain. Altsasuk ez du kopa jokatuko.