Zamorako landan (Intxorta 1937 kultur elkartea) liburua argitaratu du Jon Etxabe Garitazelaiak. Apirilaren 8an Eibarren aurkeztu ondoren, gaur Etxarri Aranatzen izanen da Etxabe, aldamenean Josu Chueca historialaria duela. Elizak eta Frankismoak hitzartutako apaizendako Zamorako Konkordatuko Kartzelan egon zen Etxabe 1968tik 1976ra arte eta liburuan bere oroitzapen eta iritziak jaso ditu. Argitaratzaileek esan dutenez, “liburuak “ate bat gehiago izan nahi du, ahaztuen eta axolagabetasunaren hormak apurtzeko eta Memoria Historikoa ezagutu eta bilatzen laguntzeko”.