Asteburuan Urrezko Aizkorako finalera nor sailkatuko zen erabakitzeko bi finalerdi jokatu ziren. Aizkolariek hurrengo lana egin behar zuten: 45 ontzakoa zeinek kolpe gutxiagotan moztu; 45 ontzakoa erlojuz kontra erdibitu; 45 ontzakoa zutik jarrita ebaki; 60 ontzakoa ahalik eta azkerren erdibitu; eta 3 kana-erdiko eta 2 60 ontzako ebakitzea.
Urduñako finalerdian Atutxa (17:06) gailendu zitzaien Erasuni (18:25) eta Lopezi (19:49). Bizkaitarrak finalean egoteko txartela lortu zuen, merezimendu guztiarekin. Eta igandean Deustun jokatutako finalerdian Floren Nazabal izan zen onena (17:51), Jon Rekondo (18:46) eta Mugertza II.aren (20:49) aurretik.
Azpeitiko final handian hiru aizkolari lehiatuko dira. Nazabalek eta Atutxak lortu dute tokia. Hirugarren aizkolaria jokatzeko dagoen hirugarren finalerditik aterako da: Jon Rekondo, Ander Etxeberria eta Felix Etxeberria lehiatuko dira azkeneko txartelaren bila.