Euskal kantuen berrikuspen umoretsua

Guaixe 2014ko maiatzaren 23a

Igandean, 19:00etan Etxarri Aranazko plazan. Eguraldi txarra eginez gero kultur etxean izanen da.

Demode Quartetek bere bigarren ikuskizuna, Epa!, aurkeztuko du etzi Etxarrin. Umorez betetako ikuskizun horretan euskal kantuen a capellako bertsioak, koreografia atseginak eta elkarrizketa bitxiak tartekatzen ditu laukoteak. Haien uste bat da ikuskizunaren abiapuntua: euskal “esentziak” eragina izan duela munduko gainontzeko kulturetan. Hala, countryaren, jazzaren, sanbaren, bollyboodaren edo pop modernoaren jatorria Euskal Herrian dagoela ziurtatzen dute eta horixe azaltzera etorriko dira Etxarri Aranatzera.

Mikel De La Fuente, Joli Pascualena, Iker Huitzi eta David Rosco dira Demode Quartet. Itoiz, Lertxundi edota Leteren kantuen bertsioak eskainiko dituzte. Demode Quartetek 2010ean hasi zuen euren ibilbide arrakastatsua. Orduan piano, biola, gitarra eta kajoi flamenkoa lagun Aretha Franklin, Queen edo Madonnaren bertsioak a capella kantatu zituzten. Bigarren emanaldirako intrumentu bakarra aldatu dute,biola esku-soinuarekin. Laukoaren kontzertua udalak antolatu duen Musika Plazan zikloko bigarren emanaldia da.