Etxarri Aranazko pilotalekuak goma gaineko Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketa hartu zuen larunbat arratsaldean. Txapelketako 2. jardunaldia zegoen jokoan. Tartean, gizonezkoen 320 kiloko txapelketa eta emakumezkoen 265 kiloko txapelketa erabaki ziren.
Gizonezkoetan Amaiur A izan zen txapelduna, Beti Gazte B, Amaiur B, Txantrea, Basaburua-Imotz, Beti Gazte A eta Berriozar taldeen aurretik. Emakumezkoetan Basaburua-Imotzek jantzi zuen txapela, Txantrea, Berriozar eta Amaiurren aurretik gailendu eta gero.
Kadeteek (285 kilo) 4 jardunaldiko ligaxkan jokatuko dute txapelketa. Etxarrin 2. Jardunaldia jokatu zuten eta Ultzama nagusitu zen (4 puntu), Andra Mari (3 puntu), Berriozar (2 puntu) eta Putterri (puntu bat) taldeen aurretik. Larunbatean 3. Jardunaldia jokatuko da Berriozarren, 18:00etan. Horretaz gain, gizonezkoen 300 kiloko lehen jardunaldia eta emakumezkoen 245 kiloko lehen jardunaldia egonen dira jokoan.