Kirolzaletasuna eta elkartasuna bulkatzeko eta Andra Mari ikastola bera laguntzeko lasterketa berezia antolatu dute igandean, maiatzaren 25ean, goizeko 11:00etatik aurrera Etxarri Aranatzen: Andra Mari ikastolaren I. Binakako Lasterketa-Naparpellet Saria.
Lasterketaren berezitasun nagusia binaka korrika egin behar izango dela da, hau da, haurrak heldu batekin batera egingo du laster. Bere gurasoa, osaba-izeba, lehengusua, bizilaguna, laguna edo dena delakoa izan daiteke.
5 maila
5 maila desberdin egongo dira: haur hezkuntza (200 m), lehen hezkuntzako 1.go eta 2.mailak (400 m), lehen hezkuntzako 3. eta 4.mailak (800 m), lehen hezkuntzako 5. eta 6. Mailak (1200 m), eta azkena, 12 urtetik gorakoen maila (1280 m). Azken kasu honetan, 12 urtetik aurrerakoetan, haurrak beraien artean elkartu daitezke bikotea egiteko.
Lehenengo lau lasterketak Etxarri Aranazko udaletxe aurreko plazan izango dira. Azken ibilbidea, 12 urtetik aurrerakoena, ikastola berrira joan etorria izango da, Utzubar Txikiraino hain zuzen. Izan ere, lasterketa honen helburuetako bat ikastola berria eraikitzen laguntzeko baliabideak bilatzea da. Ildo honetan, Andra Marik bere eskerrik beroenak eman nahi dizkie lasterketako babesle den Naparpelleti eta probako laguntzaileei: Etxarri Aranazko Udala, Berria eta DYA.
Parte hartzera animatu
Lasterketa herrikoia eta irekia da, eta nahi duen guztiak parte hartu dezake. Andra Mari ikastolak Sakanako eta inguruko eskualdetako haur guztiak parte hartzera gonbidatzen ditu. Lasterketa guztiak bukatu ondoren auzatea izango da partehartzaile guztientzat. Gainera, partaide guztiei argazki bat egingo zaie, gero opari jasoko dutena.
Izena emateko
Izen ematea maiatzaren 20tik aurrera egiten dutenendako bikoteko 4 eurokoa izango da. Etxarriko ikastolan egin beharko da. Egunean bertan, igandean, udaletxeko estalopean eman daiteke izena, goizeko 10:00etatik aurrera.