Andra Mari eta Putterri aurrera Nafarroako txapelketan

Guaixe 2014ko maiatzaren 27a

Larunbatean txapelketako azken jardunaldia hartuko du Lesakak

Larunbatean Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketaren 3. Jardunaldia hartu zuen Berriozarrek. Kadeteen mailan (285 kilo) hirugarren jardunaldia jokatu zen. Aurreko jardunaldietan bezala, Ultzama izan zen onena (4 puntu), Andra Mari ikastola (3 puntu), Berriozar (2 puntu) eta Andra Mari ikastolatik sortutako Putterri taldearen aurretik (puntu 1). Sailkapenean Ultzamak 12 puntu ditu, Andra Marik 9, Berriozarrek 6 eta Putterrik 3.

Txapelketaren azken jardunaldia larunbatean jokatuko da, 18:00etan, Lesakako pilotalekuan.