Jubenilen bigarren mailatik lehen mailara igotzeko faseko 5. jardunaldian, Corellanok 4-3 irabazi zion Etxarriri. Egun, Agoitzek 10 puntu ditu, Ardoik 9, Corellanok 7 eta Etxarrik 2. Igoera faseko azken partidan, Etxarri Aranatzek Zizurko Ardoi hartuko du larunbatean, 18:00etan, San Donato zelaian. Zizurko Ardoik igoera du jokoan, eta Etxarrik, aldiz, ez du aukerarik. Hurrengo denboraldian 2. mailan jarraituko dute etxarriarrek. Hala ere, igoera fasea garaipenarekin despeditzea nahiko lukete etxarriarrek.