Ijurra eta Hesian-ekoak Euskalerria Irratiaren aldeko lanean

Guaixe 2014ko maiatzaren 28a

Iruñerriko irrati euskaldunaren aldeko CD-DVDa egiteko hura aldez aurretik erosiko duten 1.000 lagun behar dira.

Ene Kantak proiektuko kideek haurrendako euskarazko abesti berri eta freskoak sortzen dituzte. Batzuetan herri kantuak moldatu eta gaurkotzen dituzte eta CD batea argitaratzen dituzte. Gainera, haurrek erraz imitatzeko moduko koreografiak asmatzen dituzte eta DVDan jaso. Ene Kantak proiektuko kideek zenbait lan atera dituzte aurretik. Lehenengoaren etekinak Sortzen-i eman zizkioten eta bigarrenekoak Nafarroako Bertsolari Elkarteari.

Hirugarren diskoarekin lortzen diren etekinak Euskalerria Irratia laguntzeko izanen dira. 20 kanta berri jasoko dira CD-DVDan. Abestiak sortuak dituzte eta Euskal Herriko makina bat musikari ezagunek parte hartu dute. Horien artean daude Igor Ijurra eta Hesian taldeko Zuriñe eta Fran. CD-DVDa egin ahal izateko aldez aurretik hura erosiko duten 1.000 pertsona behar dira eta horregatik corwfunding edo finantza auzolan bidez finantzatu nahi dute.

CD-DVDa eskuratzeko hemen