Musika Plazan zikloaren hirugarren emanaldia Kubako eta Euskal Herriko musikariek osatutako La Jodedera taldeak eskainiko du. Laukotea Jon Txorromorrok (gitarra jotzailea eta kantaria), Jomes Bapek (baxu jotzailea), Mandi Cienfuegosek (perkusionista eta kantaria) eta Oscar La Habanak (tres kubatarra) osatzen dute. 2009az geroztik ari dira musika sortzen eta jendeak ondo pasatzera eta dantza egitera gonbidatzen. Bigarren diskoa aurkeztuko dute Etxarrin: Karibe Kantauri Kantari (auto-ekoizpena).