Asteburuan erregional mailako Kopako final-hamaseiren itzuliko partidak jokatu ziren. Joanekoan Etxarrik 0-2 irabazi zion Lagunak taldeari, baina asteburuan jokatutako itzulikoan 1-3 irabazi zuten Barañaingoek. Ondorioz, eurak sailkatu dira final-zortzirenetarako. Bestalde, Lagun Artea B-k 2-4 irabazi zion Huracan taldeari itzulikoan eta final-zortzirenetarako sailkatu da. Murillo izango du aurkari.