Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketa: Andra Mari txapeldunorde

Guaixe 2014ko ekainaren 4a

Ultzama izan da kadete mailako txapelduna eta Andra Mari bigarrena

Larunbatean despeditu zen Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketa, Lesakan jokatutako 4. eta azken jardunaldiarekin. Sakanako tiratzaileak kadeteen txapelketan lehiatu ziren (285 kilo). Lau jardunaldien ondoren, Ultzama sailkatu zen lehena (16 puntu), Andra Mari ikastola bigarrena (11,5 puntu), Berriozar hirugarrena (8,5 puntu) eta Putterri laugarrena (4 puntu). Ultzama eta Andra Mari sailkatu ziren final handirako, eta finalean Ultzama izan zen onena, txapela jantziz. Andra Mari kadeteen Nafarroako txapeldunordea dugu.