Etxarri Aranazko festak iragarriko duen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du udalak. Egile bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ditzake, beti ere originalak. Kartelak sortzeko edozein teknika erabil liteke baina A2 neurria (420 mm x 594 mm) izan beharko dute. Lanak plika sistema erabiliz aurkeztu beharko dira. Txikienen kasuan, ikastetxeetatik landuko da lehiaketa. Kartel irabazlearen egileak 300 euro jasoko ditu.