Zorri azoka bueltan

Guaixe 2014ko ekainaren 6a

Gaur, ostirala, 17:00etatik 21:00etara Etxarri Aranazko udaletxeko estalopean

Hileko lehen ostiralarekin batera bueltan da Zorri Azoka, azoka soziala. Azokan bertako barazki ekologikoak, artisautza, bertako produktuak, artea eta musika opa daiteke. Gainera, Zorri Azokaren produktuen zozketa batean parte hartzeko aukera izanen du bisitariak. 19:00etatik 20:00etara gauzak trukatzeko aukera izanen da azokan bertan. Bere produktuak azokan jarri nahi dituenak zorriazokainfo@gmail.com postara eskaera bidali behar du.