Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak Etxarriko gaztetxeko 7. urtemuga ospatuko du asteburuan. Eguerdian Josu Anduaga “Dux”-i omanaldia egingo diote ermitan, eta hura bukatuta auzatea izanen da. 14:30ean bazkaltzera bilduko dira gaztetxean, eta arratsaldean, 17:30ean, Gazte Asanbladen arteko Olinpiadak antolatu dituzte. Bukatzeko, 23:30ean kontzertuen txanda izango da: Kaos Urbano eta Ladis Lao taldeak igoko dira oholtzara.