Musika eskolako matrikula zabaltzear

Guaixe 2014ko ekainaren 17a

Gaur zabalduko Etxarri Aranazko Udal Musika Eskolan izena emateko epea eta 30era arte egonen da zabalik. Izen ematea udaleko bulegoan eginen da. Han eta www.etxarriaranatz.com web orrian informazioa jaso daiteke. Musika eskolaren eskaintza hauxe da: musika lengoaia, pianoa, txistua, gitarra, biolina, zeharkako flauta, akordeoia, kantua, saxofoia, tronpeta, tronboia, bonbardinoa eta bateria. Informazio gehiago: udalaren web orrian, edo udal bulegoetan.