Ostiral gauerdian abiatu zen, Gopegitik eta Manuel Iradier taldeak antolatuta, 19. Hiru Haundiak ultratraila. Bi urtetik behin ospatzen da lasterketa ikusgarri hau. 100 kilometro luze eta 5.075 metroko desnibel positiboarekin, Gorbeia, Anboto eta Aizkorri batzen ditu. Gopegitik hasi, Otxandiotik pasa, eta lasterketa Araian despeditu zen. 1.500 korrikalari inguruk hartu zuten irteera, baina 1.163 korrikalari iritsi ziren helmugara. Javi Domingez gasteiztarrak sekulako lana egin zuen eta oraindik ere fresko iritsi zen helmugara, 11 ordu eskasetan (11:00:15). 14 minutu atera zizkion Pedro Etxeberriari (11:14:36). Emakumezkoetan Silvia Ainhoa Trigueros gailendu zen (12:48:02).
Korrikalari sakandarrek sekulako lana egin zuten. Joxeja Maiza etxarriarrak 17. postuan osatu zuen lana (12:31:05), eta Juanjo Goikoetxea 45.a iritsi zen helmugara (13:09:32). Gainontzekoak 100 postutik aurrera sartu ziren, lan bikaina egin eta gero.
Sakandarrak Hiru Handiak ultratrailean (100 km)
1.Javi Domingez: 11:00:15
17.Joxeja Maiza: 12:31:05
45.Juanjo Goikoetxea: 13:09:32
107.Patxi Rubio: 14:27:22285.Sergio Goñi: 16:38:09
285.Sergio Goñi: 16:38:09
401.Jose Antonio Salgado: 17:43:33
429.Jose Julian Lopez: 17:57:39
526.Felix San Roman: 18:42:36
528.Francisco Javier Rodriguez: 18:44:29
681.Jorge Iradi: 19:52:32
821.Jose Ignacio Gonzalez: 20:45:40
841.Migel Ocaña: 20:51:27
848.Benito Lekuona: 20:57:33
912.Aitzilarri Larrion: 21:22:29
920.Ion Arrieta: 21:31:22
921.Angel Arrieta: 21:31:25
1152.Aritz Monasterio: 23:47:41
*Oharra: Sailkapenean ez da korrikalarien jaioterriaren berri ematen. Hortaz, sakandarren bat ez agertzea gertatu daiteke.