Pello Mariñelarena Imaz Etxarri Aranazeko preso politikoak ihesean eta espetxean idatzitako testuak eta egindako margolanak biltzen ditu liburu honek. Amnistiaren Aldeko Batzordeak argitaratu zuen 1993an, Parisen preso zeukatela ospitalean hil eta gero. Orain Pello Mariñelarena liburua eskaneatu eta sarean jarri dugu, PDF formatuan, ON LINE irakurtzeko zein e-book eta beste formatuetan deskargatzeko.
Ataramiñe euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen sorkuntza lanak sustatu eta argitaratzeaz arduratzen den elkarteak orain Mariñelarenaren liburua digitalitzatu egin du eta sarean eskuragarri jarri du, pdf, on-line, e-book edo beste formatu batzuetan.