Emakumezkoen pala sustatzeko eta Emakumezkoen Pala Eskola berriak bulkatzeko, Nafarroako hainbat pilota eskolek I. Napar Eskolen Txapelketa antolatu dute. Partidak maiatzean jokatu ziren, 9 mailatan. Ikasturteari bukaera emanez, final handiak garagarrilaren 14an jokatu ziren Etxarri Aranatzen. Nabarmentzekoa da Etxarri Aranazko Gure Pilota elkarteko palisten maila. Jokoan zeuden 9 finaletatik 7 finaletarako sailkatu ziren Etxarri Aranazko klubeko palistak, eta final horietan txapela lortu zuten. Zorionak!
Napar Eskolen Txapelketako finalak
Benjaminen B maila: Maialen (Lekunberri) 15 / Uxue (Artaxoa) 18
Benjaminen A maila: Maddi (Gure Pilota) 18 / Garazi (Irurita) 15
Kimuen C maila: Izaro-Uxua (Gure Pilota) 18 / Saioa-Andrea (Lekunberri) 13
Kimuen B maila: Naroa-Irantzu (Gure Pilota) 18 / Elisabeth-Maddi (Lekunberri) 10
Kimuen A maila: Elai-Saioa (Gure Pilota) 17 / Maitena-Naroa (Gure Pilota) 18
Haurren C maila: Elena-Sarai (Artaxoa) 15 / Nerea-Amaia (Lekunberri) 18
Haurren B maila: Dinora-Ainhoa (Gure Pilota) 18 / June-Elorri (Gure Pilota) 13
Haurren A maila: Amaiur-Oihane (Gure Pilota) 18 / Aroa-Naroa (Gure Pilota) 14
Gazteen maila: Uxue-Irati (Gure Pilota) 25 / Andrea-Izar (Gure Pilota) 22