Yanira eta Maite, txapeldun bikoitzak

Guaixe 2014ko ekainaren 24a

Yanira Aristorena eta Maite Ruiz de Larramendi.
Espainiako Trinketeko Txapelketako final aeta Euskal Herriko Ligako finala irabazi dituzte Yanira Aristorenak eta Maite Ruiz de Larrinagak

Yanira Aristorena etxarriarra eta Maite Ruiz de Larrinaga eulatearra palista bikainak dira eta sekulako bikotea osatzen dute. Ekainaren 14an, gainera, bi final jokatu zituzten eta biak irabazi.

Lehenik eta behin Espainiako Trinketeko Txapelketako finala jokatu zuten Mendillorriko trinketean. Maitane eta Nagore (Gipuzkoa) izan zituzten aurkari. Lehendabiziko setean galtzen hasi ziren Yanira eta Maite, eta nahiz eta 12na berdintzea lortu, 14-15 galdu zuten. Bigarren setean, aldiz, egoerari buelta eman eta 15-7 irabazi zuten nafarrek. Hirugarren set erabakigarrian izugarri lehiatu ondoren, Yanirak eta Maitek lortu zuten garaipena, 10-7, eta txapela.

Jarraian Euskal Herriko Ligako finala jokatu behar izan zuten Gasteizko trinketean. Maria eta Laura arabarren kontra aritu ziren. Nahiz eta aurreko partidatik nekatuta egon, tanto eskas baten aldearekin baina Euskal Herriko txapela jantzi zuten Yanirak eta Maitek, 30-29 irabazi ondoren.